XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); ugaldu zaizkigutzu gure alkartasun edo kofradiak, batez ere Askoren lur bedeinkatu onetan, muguituaz kordoi eta eskapulario bedeinkatu auek artzera, Franziskoren ejerzitu onetan, kristau on eta prestu guziak legue berriko Makabeo, kristoren soldaduen artean alistatzera.

Alkar animaturik danok Erregla gordeaz, guzion artean jarri dezagun tokatzen zaigun moduan, soberbia umildadearen, gutizia emanaitasunaren, lujuria kastidadearen, ernegua pazienziaren, embidia karidadearen, eta bizio mota guziak beren kontrako birtuteen: eta protestantekeri, masoneri ta liberalkeri klase guziak beren guezur eta disparate denakin katolizismoaren azpian.

Eman bada Aita Santuari osasuna: Eleiza ama Santari indarra, Euskal erriari fedea, ta batez ere erri onetako Parroko ta gure Direktore Jaunai, beren eta gure animak zeruratzeko bear dituzten arguitasun eta laguntza.